Gaur (urtarrilak 6) eguerdian Santiago aldera joan naiz, barraz bestaldeko olatu handiak "barreratik" ikusteko esperantzan. Pasarelan itsas aldera aurrera, ikusi dut hondarrak tapatzen zuela tramo batean porlanezko bidea, seguru asko hego haize bortitzak mugiarazita aleak, eta hondarretatik, landare-puntak hasita daudela dagoeneko, tente-tente, esanez bezala "Hemen nago ni! Hemen nago ni!".
Urte berria, asmo zaharrak, proiektu berriak, betiko nahiak eta ametsak... Denak pilatzen dira -oraindik- garai honetan, elur zapaldu gabea bezala, garbi, aratz. Laster, ordea, oporraldia amaituta, errutinaren kateak lotuko gaitu eguneroko martxara, ia ez dugu apreziatu ere egingo ingurukoa, hain urrun begira... "Zer gutxi behar duten!", pentsatu dut.