Euskal kostaldeko bost belaontzirik azkarrenak hartu zuten parte IRC mailako txapelketan. Larunbatean bi estropada jokatu zituzten, iparralderantz aurrena, eta mendebalderantz bigarrena. Kostaldetik 1,8 itsas miliara jarritako buiari bi bira eman behar izan zizkioten. Bi estropadetan Maitena izan zen azkarrena.
Open mailakoek Zarautzera joan-etorria egin zuten, ipar-ekialdetik jotzen zuen haizearen kontra aurrena, haizearen alde bueltakoan. Ai Ama belaontzia izan zen helmugara iristen lehena, El Arriero eta IX-ren aurretik.
Igandean IRC mailako estropada jokatu zen. Larunbatean erakutsitako nagusitasuna agertu zuen berriro Maitena-k, eta beretzat da aurtengo Gipuzkoako Txapelketa, Tana eta Akelarre-ren aurretik.
Gipuzkoako Txapelketa Zumaia Saria
IRC
1. Maitena (RCMA-RSC), Mikel Emaldi patroi, 3 puntu
2. Tana (RCMA-RSC), Jaime Chavarri patroi, 8 puntu
3. Akelarre (C.N.P.G.), Mauricio Gibert patroi, 9 puntu
4. Zazpiki Lovely Rita (RCMA-RSC), Juan Ignacio Gomeza patroi, 11 puntu
5. Phoenix (ZumaiaBela),Juan Mocoroa patroi, 14 puntu
OPEN
1. Maitena
2. Tana
3. Zaspiki Lovely Rita