Zumaiako Triatloi Taldeak ez du atsedenik izan asteburuan

Baleike 2016ko ekainaren 8a

Zumaiako Triatloi Taldeko kideak Ondarroan. Argazkia: Facebook

Triatloi olinpikoa jokatu zen larunbatean Ondarroan. 360 parte-hartzaile izan zituen eta horien artean izan ziren Zumaiako Triatloi Taldeko kideak. 

Julen Aizpurua, Enrique Cortes, Patxi Xabier Aristi, Asier Bersitain, Iosu Elizondo, Jorge Alkorta eta Juan Ignazio Alkorta izan ziren irteera puntuan. Txalotzekoa eta aipatzekoa da azken honek V2M mailan lortutako garaipena. 

Igandean, sprint modalitateko Pasai Donibaneko triatloia jokatu zen. Zumaiako Triatloi Taldeko Iñaki Zubimendik hartu zuen bertan parte. Pixkanaka ari zaio tamaina hartzen triatloiaren mundu honi. 

Egun berean, para Mediterraneoko kostaldean, Vinaròsen, beste triatloi olinpiko bat egin zen eta Sergio Alonso taldekidea izan zen parte hartzen.

Amaitzeko, egun berean, Iosu Elizondok eta Andoni Badiolak Altzako Herri Biran, Markel txapeldun memoriala lasterketa solidarioan parte hartu zuten, 6,5 kilometrotako froga politta eta herrikoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide