Gipuzkoan zerbait mugitzen ari da

Zumaia zutik 2016ko ekainaren 18a

Osasunaren alde eta errausketaren aurka giza kate jendetsua osatu zen maiatzaren 29an, eta hari jarraipena emanez sortu zenetik, Gipuzkoa Zutik ekimenak 20 egun daramatza Donostian bizi-bizi, eta ura bezala, herri guztietara hedatzen hasia da.

Zumaia ere Zutik jarriko da, eta asteartean egingo dugu lehen asanblada irekia, 20:00etan, Amaiako plazan.

Zuk zer egingo zenuke, egoera aldatzeko?

Zatoz!

Bizitza da handiena!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide