Labarretara oinezko irteera antolatu du Algorri interpretazio zentroak

Algorri Interpretazio Zentroa 2016ko ekainaren 28a

Uztailaren 2an, hileko lehen larunbatean, doako irteera geologikoa egiteko aukera eskainiko dugu Algorri Intepretazio Zentroan.

Goizeko 11etan zentroan elkartuko gara eta 45 minutuko bisita gidatua egingo dugu. Bertan, flysch-a zer den eta nola sortzen den ulertzeko azalpenak emango ditugu.

Jarraian, San Telmo ermitara hurbilduko gara interes geologikoa duten puntuak aurkezteko asmoarekin, eta 13:00tan Itzurun hondartzan irteerari amaiera emango diogu.

Izena emateko:

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
info@algorri.eu
943 143100

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide