Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Baleike 2016ko ekainaren 30a

Zumaiako Udaleko Euskara Sailetik jakinarazi dute uztailaren batean irekiko dela euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko lehengo epea. Laguntza horien bitartez, herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatzea nahi da, euskara izan dadin hizkuntza nagusiena esparru guztietan.

Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak eta barnetegietakoak, bai aurrez aurrekoak edo autoikaskuntza edo internet bidez egindakoak ere.

Laguntza hauek jasotzeko bi oinarrizko baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek. Lehena, Zumaian erroldatuta egotea eta bigarrena, gutxienez, %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea. Horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen 100% eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik eta gainerakoek aldiz %75a.

Eskaera epeak:

  1. Uztailaren 1etik 15era: ohiko ikastaroak (ikasturtean zehar egindakoak).
  2. Urriaren 1etik 15era: udako ikastaroak eta barnetegikoak.

Interesa duen orok, www.zumaia.eus webgunean izango du eskura eskaera orria, baita hau betetzeko beharrezkoak diren oinarrien eta dokumentazioaren inguruko informazio gehiago ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide