Beheko plaza, kulturen elkargunea

Baleike 2016ko abuztuaren 15a

Eusebio Gurrutxaga plaza kulturen elkargunea bihurtu zen atzo arratsaldean, dantza afrikarren ikuskizunari esker. Astean zehar Torreberrin egindako ikastaroaren amaierako festa izan zen plazan eta herritar eta bisitari ugari elkartu ziren bertan.

Mendebaldeko Afrikako dantzak eta musikak izan dira protagonistak Torreberrin aste osoan zehar, Nimba kultur elkarteak antolatutako ikastaroari esker. Tailer hauei amaiera emateko, ikuskizuna izan genuen igande arratsaldean plazan. Kora izeneko instrumentuaren doinuekin eta ahotsarekin hasi zen kontzertua eta pixkanaka perkusioak ere sartzen joan ziren, erritmo boteretsuak jarriaz plazan. Euskaldunok porlanezko bizkarrezurra omen dugu baina atzo izan zen dantzan jarri ziren makina bat lagun.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide