Zubia

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2016ko ira. 4a, 18:54

Joan zitzaigun abuztua eta badoakigu aurrera iraila.

Laster hasiko gara goizetan kalera irteteko jertsea janzten, jarriko dira martxan eskolak eta klaseak, laburtuko zaizkigu egunak eta eginkizunak egiteko denbora, ohiko makineriak abiada hartuko du eta irentsiko gaitu egunerokoak.  Baina, bitartean, zer gauza ederra txalupa hartu eta ibaian gora joatea arraunean itsasgorarekin, arratsalde eguzkitsuan, bidean bainua hartu eta gehienetan erdi ahaztuta izaten dugun Mantzisidorko (Mantziorko) zubi eder hau ikusi, ohikoa ez den ikuspegi honetatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide