Eskolarteko esku pilota ikastaroen aurkezpena egingo da asteazkenean

Baleike 2016ko irailaren 5a

2016/2017 ikasturteko esku pilota ikastaroen aurkezpen-bilera izango da Aitzuri pilotaleku berrian, asteazkenean, irailak 7, 19:00etan.

Bertara deituak daude 2005 eta 2010 artean jaiotako neska-mutilak eta hauen guraso edo arduradunak, taldeak osatu eta entrenamenduei buruzko azalpenak emango baitira. Taldeak honako hauek izango dira:

  1. Aurre-benjaminak (2009 eta 2010an jaiotakoak)
  2. Benjaminak (2007 eta 2008an jaiotakoak)
  3. Alebinak (2005 eta 2006an jaiotakoak)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide