Antzerkirako sarrerak zozkatu ditugu

Baleike 2016ko irailaren 29a

Inklusioaz formatu txikian antzezlana ikusteko (ostiralean 22:00etan, Aita Marin) hiru bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu.

Hemen saridunen izenak: Maria Alberdi Tolosa, Edu Aristi Etxaide eta Amaia Unanue.

Sarrerak Aita Marin bertan izango dituzue, zuen izenean.

Besteontzat, jakin sarrerak salgai daudela turismo bulegoan, bost euroan (hiru euro gazte txartelarekin edo Aita Mari Laguna txartelarekin).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide