Eskualdeko ekoizleek produktuak zuzenean saltzeko aukera izango dute Bidarteko azokan

Baleike 2016ko urriaren 3a

Lapurdiko Bidarte herrian nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresei zuzendutako azoka egiten dute. Bidarteko Udala Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan jarri da eskualdeko enpresei azoka horretan parte hartzeko gonbidapena egiteko.

Azokak kontsumitzaile partikularren eta ekoizleen arteko harremana sustatzeko helburua du eta salmenta zuzena egiteko aukera ematen du. Asmoa da azoka horretan Urola Kostako enpresek postu bat izatea.

Azoka honi buruzko xehetasunak emateko, urriaren 14an Bidarteko Udaleko ordezkari bat etorriko da eskualdeko enpresekin elkartzeko. Bilera 30 minutuko izatea aurreikusi da. Bertan parte hartzeko interesa izanez gero, lehenbailehen Udal Elkartearekin harremanetan jarri behar da.

 

Hemen duzue honen inguruko informazioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide