39 urteko kirolari honetak 14 urte egin ditu profesional bezala. Txapela kentzeko palmaresa du: binaka, behin izan da munduko txapeldun, beste behin ligako txapeldun, bi alditan Bigarren Mailako txapeldun eta bitan munduko txapeldunorde; banaka, berriz, Bigarren Mailako txapeldun izan da.