Deialdiaren oinarriak:
1.Helburua: Batzordeak urtero argazki kopuru bat eskuratu nahi du, alde batetik Udalak kaleratuko dituen argitalpenetan eta webgunean erabili ahal izateko, eta bestetik urtero Udal Fototeka eguneratuz joateko.
2.Argazkien baldintzak:
- Egungo argazkiak behar dute izan
- Zumaiako (auzoak barne) alderdi batzuk jaso ahal izango ditu: paisaiak, ekitaldiak, txokoak, une bereziak... Turismo, kultur, kirol eta festa aldetik esanguratsuak izatea hartuko da kontuan.
- Zale bakoitzak gehienez 20 argazki aurkez ditzake.
- Formatua: kalitate handiko JPG. 300 ppp-ko bereizmenarekin eta gutxienez 30*20 cm-koa.
3.Aukeraketa, jabetza eta erabilera eskubideak:
- Aukeratzen den argazki bakoitza 50 euroan ordainduko da.
- Udalak argazki horiek egoki irizten dituen argitalpenetan erabiliko ditu; erabilera eskubide guztiak Udalarenak izango dira.
- Argazkiaren jabetza egilearena izango da eta erabiltzean egilearen izena adieraziko da.
- Aukeratzen diren argazkiak 5 urtez gorde eta erabili ahal izango ditu udalak. Denbora hori pasa ondoren erabiltzeko baimena argazkilariari eskatu beharko zaio.
- Lehiaketara aurkeztu eta aukeratuak izan ez diren argazkiak sistematik ezabatuko ditu udalak.
- Erakunderen batek argazkia erabiltzeko eskaera egiten badu, udalak argazkilariari eskatu beharko dio baimena.
4.Aurkezpena eta oharrak
- Argazkiak turismo bulegoan deskargatuko dira edo turismoa@zumaia.eus helbidera bidali beharko dira, betiere abenduaren 5a baino lehen.
- Hilabeteko epean aukeratuko dira argazkiak, eta epaimahaia udal kultur eta turismo batzordeak osatuko du adituen laguntzarekin.
- Deialdira argazkiak aurkezteak oinarri guztiak onartzea dakar.