EAJ eta PSEren akordioak Oikiako eskola berria eraikitzea jasotzen du

Baleike 2016ko azaroaren 21a

EAJ-PNV eta PSE-EE gobernu akordio batera heldu dira datozen lau urte hauetarako. Nahiz eta akordioa bihar emango duten ezagutzera, dokumentua hedabideetara filtratu da. Akordioa betetzen bada izango du eragina Zumaian, Oikiako eskola berria eraikitzea jasotzen baita. 

Hala, akordioko 33. orrialdean, Lehen eta bigarren hezkuntzako azpiegiturak handitzea izenburua duen artikuluan, EAEko hiru probintziatan eskola berriak eraikitzea aurreikusten da. Gipuzkoan Bergarako, Arroa Beherako eta Oikiako eskolak jasotzen dira. 

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide