'Go!azen' antzerkirako bi saio izango dira eta sarreren salmenta ordua aldatu dute

Baleike 2016ko abenduaren 23a

Urtarrilak 22an Zumaian izango dugun Go!azen antzerkirako sarrerentzat eskari handia dagoela ikusita, bi saio egongo dira azkenean eta sarreren salmentarako ordutegia ere aldatu egin da. Behean datu zuzenak:

Go!azen antzezlana urtarrilaren 22an (igandean) 12:00etan eta 16:30etan emango da Zumaiako Aita Mari antzokian. Sarrerak URTARRILAREN 10ean (asteartea) jarriko dituzte salmentan, arratsaldeko 17:30ean Oxford aretoan, sarrerak AGORTU arte.

Sarrera bakoitzak 3€ balio ditu eta gehienez pertsonako 4 sarrera erosi ahal izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide