ARIZMENDI IKASTOLAKO ARDURADUNEKIN ESPERIENTZIAK ELKARBANATZEN

Zumaiena Ikastetxea 2017ko urtarrilaren 18a

Aurrera dihardugu gure eraldaketa pedagogiko berritzailearekin. Arizmendi ikastola izan zen bide honetan aitzindari Rafael Cristobal doktorearekin eta gaur, beraiekin esperientziak konpartitzeko aukera paregabea izan dugu Arrasateko Uribarri gunean.

Bertan, Arizmendiko Haur Hezkuntzako Zuzendariarekin eta Zuzendari orokorrarekin bilduta egon gara eta hezkuntzan ematen ari garen eraldaketa garrantzitsu honetan espazio berriak aztertu ditugu eta eguneroko lanean egiten ari garen aldaketen inguruan hitz egin dugu. Zientzian oinarrituriko eraldaketa batekin ari garela kontuan hartuz,  esperientzia gehitzen diguten lan-talde eta profesionalak gurekin elkarlanean edukitzeak, M&J Ikastetxeko proiektua indartzen du.

Beti bezala, gogoz jarraituko dugu zuekin, familiekin, gure haur eta gazteak etorkizunerako elkarlanean hezten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide