KONFIANTZAREN PEDAGOGIA-PROIEKTUA SENDOTUZ

Zumaiena Ikastetxea 2017ko urtarrilaren 26a

Aurreko astean, Arizmendi Ikastolak Arrasaten duen Uribarri gunean, egoteko aukera izan genuen.

Aste honetan, Eskoriatzako Jose Arana gunean egon gara. Bertako irakasleekin hitz egin eta espazio ezberdinak aztertu eta ikusteko aukera izan dugu. Laster izango ditugu gure ikastetxean ere azpiegitura berriak. Espazio zabalak, hiru dimentsioetakoak, berritzaile eta erakargarriak. Dugun eraikuntzak, Euskal Herrian erreferente izango diren espazioak edukitzeko aukera paregabea ematen digu.

Ilusioz eta gogoz jarraituko dugu zientzian oinarrituriko eraldaketa pedagogiko ikaragarri honekin.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide