Sarrerei dagokionez, salmenta puntu bakarra jarri ordez, aurten bi puntu ezberdinetan jarriko dira salgai: Oxford aretoan eta Aitzuri pilotalekuan, hain zuzen. Honenbestez, datorren ostegunean, hilaren 16an, interesdunek bi kokaleku horietan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, 17:00etatik 18:30era bitartean.
Eta egun horretan sarrerarik eskuratu ezin izan dutenek, hilaren 17an, ostiralean, izango dute bigarren aukera, orain arte, urtero geratu baitira sarrerak salgai bigarren egun baterako. Horiek Alondegiko lehen solairuan soilik eskuratu ahal izango dira, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 18:30era, guztiak agortu arte.
Sarrerak 6€ balioko ditu eta pertsonako, gehienez, sei txartel erosi ahal izango dira.