Korrika Kulturalaren baitan Rakugo antzerkia izango da astelehenean

Baleike 2017ko martxoaren 2a

Zumaiako Udalak, Elkar Fundazioak eta Zumaiako Korrika Batzordeak antolaturik, datorren astelehenean, martxoaren 6an, Rakugo antzerkia izango da euskaraz 18:30ean, Oxford Aretoan.

Rakugoa Japoniatik datorren performancea da. XVII. mendean du jatorria eta umorea du ezaugarri nagusitzat. Performancea egiten duen antzezlea kimono batekin jantzita agertzen da agertokian eta kuxin baten gainean belauniko jarrita egiten du antzezlana.

Astelehenean Zumaian izango den antzezlea Hiromi Yoshida izango da, euskal ikasketen irakaslea Japoniako unibertsitatean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide