KZguneak apirileko ikastaroak aurkeztu ditu

baleike 2017ko martxoaren 14a

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen du. Martxoa erdialdetik aurrera eta apirilean zehar eskainiko dituen ikastaroen berri eman du.

Apirileko ikastaroen zerrenda:

- Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago. Apirilaren 5etik 6ra. Ordua: 09:00-11:00. Gazteleraz.

- Google maps. Ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu. Apirilaren 7an. Ordua 09:00-11:00. Gazteleraz.

- Libre office writer. Testu dokumentuak sortu aditu batek bezala. Apirilaren 3tik 6ra. Ordua: 11:00-13:00. Euskaraz.

- Libre office calc. Zure kalkulu orriak sortu. Apirilaren 7tik 11ra. Ordua: 11:00-13:00. Euskaraz.

- Argazki ukitua Gimp erabiliz. Apirilaren 19tik 28ra. Ordua: 09:00-11:00. Gazteleraz.

- Lan bilaketa Interneten. Apirilaren 3tik maiatzaren 3ra. 4 astetako ikastaroa da (urruneko formazioa). Gazteleraz.

 

Martxoaren erdialdetik aurrerako ikastaroak. Guzti hauek urruneko formazio bidez eskaintzen dira:

- Android sistema eragilea. Martxoaren 13tik apirilaren 12ra. 4 aste. Gazteleraz.

- Ofimatika aurreratua. Martxoaren 13tik apirilaren 12ra. 4 aste. Gazteleraz.

- Wordpress. Zure webgunea sortu. Martxoaren 13tik martxoaren 29ra. 2 aste. Gazteleraz.

- Sare sozialak 2.0. Martxoaren 13tik apirilaren 12ra. 4 aste. Gazteleraz.

 

Informazio gehiago 943 023 692 telefonoan, edota tutor.zumaia@kzgunea.net posta elektronikoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide