Konfiantzaren Pedagogia eraldaketa pedagogikoaren

Zumaiena Ikastetxea 2017ko apirilaren 12a

Konfiantzaren Pedagogia eraldaketa pedagogikoaren baitan, gurasoentzako “HAZI, BIZI, HEZI bizipen tailerrak” egin genituen haur hezkuntzako familien artean. Guraso eta irakasleen elkargune honetan, partaide bakoitzak hobetzeko, birmoldatzeko, hausnarketa egiteko… aukera paregabea izan genuen. 2-3 urteko haurren familiekin, atxikimenduaren eta oinarrizko asetasun beharren gaia landu genuen, 4 urtekoen tailerrean, berriz, segurtasuna, mirespena eta jakinminaren emozio-unibertsoen inguruan aritu ginen. Azkenik, 5 urtekoen tailerrean, haurren autonomia eta autoestimuaren inguruan hausnarketa bultzatzen aritu ginen. Hemen duzue familia eta eskolaren arteko elkarlana sendotzeko egindako tailerren bideoa. Ondo pasa oporrak!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide