BENVINGUTS DES DEL PAÍS BASC

Zumaiena Ikastetxea 2017ko maiatzaren 7a

Santelmoak bukatu zaizkigula, baina gure herriko jai berezi hauek, aste tartean,ematen diguten tregua aprobetxatuz, Katalunia aldera joan eta bertako kulturaz eta lekuez disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen Batxilergoko ikasle eta irakasleek. Eguraldiak lagundu ez zigun arren, lagun artean, Bartzelona eta inguruetako hainbat leku ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Kataluniara iritsi eta lehendabiziko hitzak euskaraz entzun genituen, “ONGI ETORRI KATALUNIARA, EUSKAL HERRITIK – BENVINGUTS DES DEL PAÍS BASC”. Bertan, primerako ongi-etorria egin ziguten. Bartzelona bezalako hiriburu kosmopolita batek ematen dituen aukera guztiak aprobetxatuz, Pavelló Mies Van Der Rhoetik hasi eta Poble Espanyol-etik Anella Olimpica-ko Estadi Olimpic eta beste hainbat gune bisitatu genituen, 1992. urtean egin ziren Joku Olinpikoetako hainbat kontu kontatu zizkigutelarik. Parc de Montjuic, Passeig de Gracia eta La Rambletan ibiltzen den jendetza ikusteko aukera ere izan genuen. Barceloneta eta Port Olimpic-etik Mediterraneoko ur lasaiak miresteko aukera ere ez genuen galdu eta Bartzelonan egonda ezin geratu Sagrada Familia ikusi gabe, bertan esan ziguten modura, “EDIFICI ESPECTACULAR” bat ikusteko aukera izan genuen. Pilak kargaturik, bueltatu ginen “Santelmoetako repetizioetan” dena ematera. “Eskerrik asko-Gràcies” batekin agurtu genuen Kalatunia. Hurrenarte!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide