Ekintza ezberdinez jantzitako eguna izan genuen ostirala. Txikienetatik hasi eta aitona-amonetaraino, festaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen guztiok M&J-n. Jolasak, kirola, puzgarriak, dantza, eskola bazkaria, tailerrak, barrakak…
Eguraldia ere lagun izan genuen, nahiz eta euri zaparrada handi batekin erretiratu denak etxera.
Bizitako momentu onak gogoan hartu eta hurrengo urtean ere aukera izango dugu berriz ere festaz gozatzeko.