"Uso zuria...

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia

... errazu, nora joaten zera zu".

Abestiarekin akordatu naiz berehala...

Arratsaldean etorri zaigu etxeko terrazara, eta uda bete honetan "Nafarroako bortuetan" elurren arrastorik ez badute ere, esan diogu gaurko ostatu baduela gure terrazan. Ogi-papurrak eman dizkiogu jateko eta ura edateko, eta hain gustura geratu da, lotarako ere prestatu da, kotan, goian...

Beldurrez ere banago, ordea, bihar goizean zenbat uso aurkituko ditugun terrazan...   

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide