START INNOVA SUMMIT ekitaldian izan gara. Hezkuntza eta Enpresaren munduek bat egin dute berrikuntza eta talentu ekintzaileari bultzada emateko.
Hitzaldi eta esperientzia arrakastatsuen eskutik, ikasleek euren gaitasunak azaleratu ditzaten nola ahalbidetu jakin dugu , eta aldi berean, gazteek ekin dezaten, aurrea hartu dezaten, benetako arazoak konpon ditzaten, porrot egin ondoren berriro saia daitezen nola lortu ulertu dugu. Laburbilduz, agerian utzi nahi da espektatiba handiak sortzen baditugu gazteen ikaskuntza gaitasunaren inguruan, gazteen gaitasuna mugagabea dela, eta gainera, gazteak ikaskuntza prozesuaren jabe egiten direla.
Hezkuntza arloko irakasleak izan dira esperientzien berri eman eta esperientzien elkartrukea gidatu dutenak. Horrez gainera, Euskadi, Katalunia, Portugal edota Erresuma Batuan Hezkuntza Ekintzailearen inguruan martxan jarri diren praktika onenen berri eman dute.
Profesional onenekin elkarlanean jarraitzeaz gain, horrelako ekintzetan parte hartzen jarraituko dugu, gure ikasleei kalitate goreneko hezkuntza eskaintzeko asmoz.