Ilusioz eta gogoz jarraitzen dugu Konfiantzaren Pedagogiarekin gure Ikastetxean. Familiekin, haur eta gazteentzako hezkuntza eskaintza aberats bat bideratzen ari gara eta profesional ezberdinekin formakuntza eta mintegiak bideratzeaz gain, beste ikastetxe eta ikastolekin esperientziak konpartituz, gure hezkuntza eskaintzari balio erantsi bat ematen diogu.
Pasa den asteartean, Arrasateko Arizmendi Ikastolako arduradunekin elkartu eta beraien eta gure esperientziak elkartrukatuz, ideia ezberdinak bideratu genituen gure ikastetxerako. Gaur berriz, Markinako Ikastolara etorri gara, Jurgi Cristobalek guretzat diseinatutako formakuntza saio batetara.
Atzo, berriz, Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetatik 60 profesionaletik gora etorri zitzaizkigun ikastetxera, martxan dugun ikastetxeko proiektua eta azpiegitura berriak ezagutzera.
Ilusioz eta gogoz jarraituko dugu hasitako bidea. Gure ikastetxea, guztion etxea delako!