SAHARAREN ALDE 365 EGUN

Zumaiena Ikastetxea 2018ko urtarrilaren 22a

Urteetako lana bideratzen ari gara Darahli elkartearekin batera Zumaiako ikastetxeak. Azken astean janari bilketa bat egin dugu eta eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiako herriari. Ikastetxean bertan kaxa pila bat lortu ditugu eta larunbatean, herriko bost supermerkatuetan ere iaz baino janari gehiago biltzera iritsi gara. Baina gure ikastetxean, lanketa ez da janari bilketa hutsean geratzen. Darahli elkarteak ikastetxeekin batera, urteetan ikasleekin egiten ari garen lanketa laburbiltzen duen erakusketa bat antolatu dugu eta gure ikastetxeko ikasleekin lantzen ari gara, kontzientziazioa landuz eta Darahli elkarteari etorkizuna bideratuz. Lanketa hauek ez da egun batean edo aste batean egiten, urte guztian zehar egin behar da eta hori da gure ikastetxean bideratzen ari garena. Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeko familiei eta baita Zumaiako herriari ere, emandako babesagatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide