KONTSUMO TAILERRAK M&J IKASTETXEAN

Zumaiena Ikastetxea 2018ko urtarrilaren 30a

Kontsumo tailerrak ikasle eta familientzat

Aste honetan zehar Lehen Hezkuntzako maila guztiak eta DBHko 1. zikloko ikasleak KONTSUMOBIDEK eskaintzen dizkigun KONTSUMO TAILERetan parte hartuko dugu astelehenetik ostegunera.

Ziklo bakoitzak bi tailer egingo ditugu astean zehar:

  • LH 1. zikloa: – FRUTAK ETA BARAZKIAK

– JOLASA ETA JOSTAILUAK

  • LH 2. zikloa: – SUPERMERKATUA ETA EROSKETA

– BIDEO-JOKOAK

  • LH 3. zikloa: – TELEFONO MUGIKORRA ETA INTERNET

– BIDEO-JOKOAK

  • DBH 1. zikloa: – ELIKADURA OSASUNTSUA

– TELEFONO MUGIKORRA

Bestalde, gurasoentzat ere tailer bat prestatu dugu ostegun arratsalderako “ADINGABEAK ETA INTERNET” eta bertan parte hartzeko izena eman behar da zuen seme-alabek etxera eraman duten eskaera orria bete eta tutoreari entregatuz. Animatu parte hartzera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide