BADATOZ INAUTERIAK

Zumaiena Ikastetxea 2018ko otsailaren 8a

Inauteriak M&J Ikastetxean!

Iritsi zaizkigu Inauteriak eta urteroko legez ostiralean, hilaren 9an, ospatuko dugu festa. Aurten, eguraldi txarra dela eta, emanaldia Zumaiako LUBAKI KIROLDEGIAN izango da.

Antolaketa ondorengoa izango da:

  • Ostiralean 14:45ean:
    • HH eta LH 1-2 mailako ikasleek zuzenean KIROLDEGIRA joan behar dute. Jangelan geratzen diren ikasleak guk eramango ditugu.
    • LH 3,4,5 eta 6. mailako ikasleak ESKOLARA etorriko dira.
  • Gurasoak sartzeko harmailetako atea 15:20an irekiko Parte hartu behar duten gurasoak 14:45ean sartuko dira.
  • Ekitaldiari 15:30ean emango zaio
  • Gurasoek 16:45ean ikasleak kiroldegian jasoko dituzte. HHko haurrak, emanaldia bukatu ondoren jasotzeko aukera egongo da, bestela 16:45ean aterako dira gainontzekoekin batera.
  • Mozorroa: Ikasleak irakasleak esan bezala joango dira jantzita (mozorroaren hainbat zati eskolan/kiroldegian egon daitezke eta).

Ostiral arte beraz, ondo izan eta mila esker zuen laguntzagatik

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide