GURE HAURREN SEXUALITATE GARAPENAREN BIDELAGUN

Zumaiena Ikastetxea 2018ko maiatzaren 3a

Gaur arratsaldeko 18:00etan Alondegian.

Jaiotzen garen une beretik, izaki sexudunak gara gizaki guztiak. Sexualitatea ez da nerabetasun garaian bat-batean azaleratzen den ezaugarri huts bat: sexualitatea gizakion berezko ezaugarria da, bizitzaren lehenbiziko hilabeteetatik hasita. Hori hala izanik, funtsezkoa da garapenaren fase desberdinetan sexualitateak ze nolako ezaugarriak dituen jakitea. Etxeko txikienek ere badituzte beren beharrak eta bizipenak arlo honetan, eta haiek ezagutzea funtsezko tresna izango da gurasoentzat, etxean ere sexualitatea modu natural eta osasungarrian bizi ahal izateko.

Beharrezkoa da txikitatik gai honek duen garrantziaz ohartzea, gure haurrek etorkizunean sexualitateaz positiboki eta errespetuz goza dezaten.

Hitzaldia euskaraz izango da eta ordu eta erdi iraungo du gutxi gora-behera.


Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide