Inda Mendikoekin ibiltzen ginen igande askotan, mendira joateko, eta urte hartan, uztailaren amaieran, Zabalandira eraman gintuzten, Anbotoren magalera, hiru egun pasatzera. Han beste herri batzuetako gazte askorekin elkartu ginen: 750 lagun inguru, 165 kanpin-denda, Nervión Ibaizabal eIkarteak antolatutako kanpaldian, Internet bidez jakin ahal izan dudanez.
Duela 41 urte, gazte eta berde ginen, ez genekien etorkizunak zer ekarriko zigun, nola eta nora iritsiko ginen, baina eder eta zoragarri sumatzen genuen, ilusioz beteta. Horixe ikus daiteke, behintzat, gure aurpegietan.
Argazkiak: Joseba Zubiaurre