ZUMAIENA EUSKARALDIAREKIN

Zumaiena Ikastetxea 2018ko urriaren 6a

Animatu gaur egingo den izen emate festara!

Zumaiako Euskaraldia antolatzeko Batzordeak egun osoko festa antolatu du gaur, herritarrengana hurbildu eta informazioa emateko asmoz. Festa, goizeko 11:30etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00tara bitartean izango da beheko plazan.

Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte ospatuko da baina irailaren 20tik dago ekimenean izen emateko aukera.

Ikastetxeko familiei Euskaraldian parte hartzera animatzen zaituztegu. Informazio gehiago larunbateko festan, baleikeko web orrialdean eta euskaraldia.eus web orrialdean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide