GURE BIGARREN ETXEA DENON ARTEAN ERAIKITZEN

Zumaiena Ikastetxea 2018ko urriaren 9a

Familia eta irakasleen artean ari gara Zumaiena eraikitzen.

Gure bigarren etxe eder hau denon artean ari gara eraikitzen. Gurasoak ere buru-belarri ari dira lanean… Aurrekoan 4 eta 5 urteko eremuetako jolastokia prestatzen laguntzen aritu ziren. Ondoren, 0-3 eremuko jolas-eremua eraberritzen aritu ginen guraso zein hezitzaile… Iaz baratzea zena ikasturte honetan naturako elementuez osatutako jolastoki bihurtuko dugu. Bertan, gure haurrek naturak eskaintzen dituen hainbat eta hainbat aukera deskubrituko dute, jolasaren eta esperimentazioaren bidez. Bidea elkarrekin eginez gero fruituak ere denon artean jasoko ditugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide