Aurten ere abenduaren 24an, OLENTZERO etorriko da haurren eskutitzak jasotzera, oraingo honetan gainera MARIDOMINGIren laguntza izango du. Ondoren OLENTZEROrekin batera Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Zumaiena ikastetxeko ikasle, guraso, langile eta irakasleok kalez kale kantari arituko gara. Ohar honen bidez, ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen seme-alabak. […]