SAFER INTERNET DAY LEHIAKETA

Zumaiena Ikastetxea 2019ko apirilaren 9a

LH 6.mailako ikasleek gaia landu eta bideoa egiteko aukera paregabea izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Europako Batasunaren “Safer internet day” programatik datorren deialdiarekin bat egin eta ume eta nerabeek internet, sare sozialak eta teknologia berriak zentzuz eta arduraz nola erabiltzen dituzten erakusten duten ikus-entzunezkoak aitortu, balioetsi eta bultzatzea bideratzen duen lehiaketa antolatu du. Gai honen garrantzia ikusirik, Zumaiena Ikastetxetik, LH 6.mailako ikasleekin gaia landu eta jarraian duzuen bideoa egiteko aukera paregabea izan dugu.
Ikasleak gustura ibiltzeaz gain, gai honen inguruan gehiago ikasteko jakin-minez geratu dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide