Getariako Askizu auzoan dena prest dute sanmartinak behar bezala ospatzeko. San Martin egunaren bezperan, hilaren 10ean, ostegunarekin, hasiko dituzte jaiak, eta igandean, hilaren 13an, amaituko dituzte, lau egun ospakizunetan igaro eta gero.
Askizuko San Martin elkarteak antolatu ditu auzoko festak udalaren laguntzarekin, eta egitarauko ekitaldi gehienak bi egunetan izango dituzte: San Martin egunean, hau da, hilaren 11n, ostiralarekin; eta hilaren 13an, igandearekin.
Larunbatean, hilak 12, auzo afaria egingo dute, eta derrigorrezkoa izango da izena aurrez ematea. Parte hartu nahi duenak, hala, 696 90 33 28 telefono zenbakira deitu beharko du, eta igande hau, hilak 6, izango da izena emateko azken eguna.
Honakoa da egitaraua:
- Azaroak 10, osteguna:
- 21:30ean, mus txapelketa.
- Azaroak 11, ostirala, San Martin eguna:
- 11:00etan, meza nagusia.
- Ondoren, txakolin dastaketa.
- Gauean, erromeria Laja eta Narbaizarekin.
- Azaroak 12, larunbata:
- 21:00etan, auzo afaria. Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute afalostea.
- Azaroak 13, igandea:
- 12:00etan, herri kirol jaialdia: Iparraldeko jokoetan Tubi Bustinza eta Jon Loiola ariko dira; harri jasotzen, berriz, Jokin Eizmendi.
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta pottokak.
- Aldi berean, Garixe eta Lanberri trikitilariak.