'Itsasoak pizten zaitu' dokumentala emango da asteartean Arroa Behean

Mailo Oiarzabal 2022ko abenduaren 19a

'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren aurkezpeneko irudia, joan den abuztukoa.

Arroa Behean hilaren 20an izango da Beñat Gerekak zuzendutako lana ikusteko aukera, eskola zaharrean, 18:30ean.

Itsasoak pizten gaitu, Beñat Gerekak Getariak itsasoarekin duen loturaren gainean sortutako dokumentala Arroa Behean ikusteko aukera izango da. Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du emanaldia. Hilaren 20an izango da, datorren asteko asteartean, 18:30ean hasita, eskola zaharrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide