N-634 errepidea itxiko dute bi gauez jarraian Itziar eta Deba artean

Juan Luis Romatet 2022ko abenduaren 15a

N-634 errepideko hegalaren egonkortze lanak gauzatu ahal izateko etengo dute zirkulazioa 22:00etatik 06:00etara bitartean gaur eta bihar.

Itziarko biribilgunearen eta Debako hirigunerako sarbidearen arteko N-634 errepidearen zirkulazioa etengo dute, gaur, abenduak 15, eta bihar, hilak 16, errepideko hegala egonkortzeko premiazko obrak direla eta. Bi gaur hauetan mozketa 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara luzatuko da, eta errepidea bi noranzkoetan moztuta egongo da.

Gauez egingo duten lan hauetan prefabrikatutako lau metro altuerako hormak jarriko dituzte. Lurra egonkortzeko lanak egiten diren bitartean behin-behineko euste lanak egingo dituztela azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Lanek irauten duten denboran AP-8 autobidea erabili beharko dute auto gidariek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide