Mahaiaren bueltan esertzeko aukera eskaini die Gure Ametsa elkarteak narrondotarrei, baita beste lekuetatik auzora bertaratuko direnei ere. Izan ere, mendi buelta eta babarrun jana antolatu du elkarteak datorren iganderako, martxoaren 5erako.
Eguna hasteko, 9:30ean mendi buelta egingo dute auzoaren inguruko parajeetan, eta 14:00etatik aurrera bazkaria izango dute Gure Ametsa elkartean. Babarrunak, sakramentuak, postrea eta kafea izango dute menuan. Bazkalondokoa luzatzeko, berriz, bingoa izango dute.
Txartelak dagoeneko salgai daude Narrondo tabernan eta Arantza Autoelektrizitatean. Helduentzako prezioa 25 euro izango da, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzako 20 euro, eta haurrentzako 12 euro. Txartelak martxoaren 2ra arte egongo dira salgai.