Gaueko autobusak izango dira santelmoetako bi larunbatetan Oikiako bizilagunentzako

Juan Luis Romatet

Herritarrek egindako eskaerei erantzunez, San Telmo jaietako bi larunbatetan gaueko autobus bereziak izango dira Oikiako bizilagunak etxera itzuli ahal izateko. 

Autobus bana izango da larunbat bakoitzean eta goizeko 4:00tan aterako da Etxezarreta kaleko geralekutik, Kabi taberna parekotik. Zerbitzua doan izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide