Aritz Olaizola Gipuzkoako Txapeldun, jubenil bigarren mailako lau t'erdian

Jabi Gonzalez Toston

Aritz Olaizola pilotaria eskuinean txapela jarrita eta garaikurrarekin. (Zumaiako Pilota Elkartea)

Zumaiako Pilota Elkarteko pilotari aizarnazabaldarra 22-14 nagusitu zen ostiralean Zumarragan jokatutako finalean.

Zumaiako Pilota Elkarteko Aritz Olaizola pilotari aizarnazabaldarrak eskuz banakako Lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen joan den ostiralean Zumarragako Beloki pilotalekuan. Olaizolak Alegria hernaniarra izan zuen aurkari finalean eta 22-14 hartu zuen mendean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide