Giro paregabean hasi dituzte sanbartolomeak Oikian

Mireia Galarza Bastida 2023ko abuztuaren 24a

Eguzkipean, gaur hasi dituzte oikiarrek sanbartolomeak. Goizean goiz meza izan dute, eta horren ondoren hasi da jendea auzoan elkartzen. Adin guztietako oikiarrak bildu dira bertan, eta elizako kanpaiek 12:00ak jo eta gero bota dute txupinazoa. Hain zuzen, festa batzordeko kide ohiek izan dute horren ardura, gaur egungo kideek omenalditxoa egin ondoren.

Eguzkipean, gaur hasi dituzte oikiarrek sanbartolomeak. Goizean goiz meza izan dute, eta horren ondoren hasi da jendea auzoan elkartzen. Adin guztietako oikiarrak bildu dira bertan, eta elizako kanpaiek 12:00ak jo eta gero bota dute txupinazoa. Hain zuzen, festa batzordeko kide ohiek izan dute horren ardura, gaur egungo kideek omenalditxoa egin ondoren.

Asteartera arte hainbat eta hainbat ekintza izango dira auzoan. Hona hemen, egunez egun, sanbartolomeetako egitaraua. 

  • Abuztuak 24, osteguna: San Bartolome eguna
    • 17:00. Asto probak: Artabilla, Peio eta Etxabe
    • Ondoren, bingo musikatua
    • 22:30. Astiasaran II eta Andonegi trikitilariak
  • Abuztuak 25, ostirala: Umeen eguna
    • 10:30. Aurpegi pintaketa eta tatuajeak
    • Jarraian, ume jolasak
    • 12:00. 5X5 futbol txapelketa
    • 13:00. XV. Karrikotxe jaitsiera
    • 16:00. Puzgarriak
    • 18:00. Zirku tailerra
    • 21:00. Disko festa eta Zokormazo afaria
    • 23:00. Manitu eta EIREren kontzertuak
  • Abuztuak 26, larunbata: Baserritarren eguna
    • 11:00. Artisau azoka
    • 14:00. Euskal parrilla
    • 17:00. Sagardo dastaketa
    • 19:00. Hamarru elektrotxaranga
    • 22:30. Fan&Go
    • Ondoren, DJ Davila eta Patx
  • Abuztuak 27, igandea: Jubilatuen eguna
    • 12:00. Omenaldia
    • Jarraian, pilota partidak: Larrañaga-Albeniz VS Etxaniz-Gartzia
    • Eguardian, jubilatuen bazkaria
    • 17:00. Herri kirolak: Mugika, Ezpeleta, Mugertza eta Corchero.
    • Ondoren, idi probak: Etxabe-Palazio eta Labaka
    • Egunean zehar, "Gure Boza".
    • 22:30. Izer eta Alabier trikitilariak
  • Abuztuak 28, astelehena: Mozorro eguna
    • 11:00. Meza
    • 12:00. Bertso poteoa Julio Soto eta Uxue Alberdirekin
    • 14:30. Paella jana
    • 18:00. Jokoak
    • 22:30. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak
    • Gauerdian, txin-txin herrikoia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide