Energia krisiaren inguruko hitzaldia izango da ostegunean Itziarren

Itziarko Auzo Udala 2023ko urriaren 24a

Trantsitzio energetikoren eta energia berriztagarrien inguruko hitzaldia izango dute ostegunean Itziarren, bertako Burugorri ostatuan. Saioa 19:00etan izango da, gaztelaniaz.

Krisi ekosoziala eta energia trantsizioa: eztabaidarako gakoak izeneko hitzaldia eskainiko du Alvaro Campos Celadorrek, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ostegunean, hilaren 26an, Itziarko Burugorri ostatuan. Saioa 19:00etan izango da, gaztelaniaz.

Antolatzaileen esanetan, hitzaldi honen helburua askotan eztabaida publikotik at geratzen diren elementuak txertatzea da; funtsezkoak direnak krisi ekosozialaren erronkei aurre egiteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide