Basoko onddoak ezagutzeko irteera egingo du Geoparkeak Itziarren

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 12a

Basoko onddoak ezagutzeko irteera mikologikoa azaroaren 19an egingo da Itziarren. Izenak emateko aukera zabalik dago jada.

Mikologian lehen urratsak emateko topaketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak hurrengo iganderako, hilaren 19rako. Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin abian jarritako biodibertsitate topaketa hau Itziarren egingo da. Parte hartzaileak goizeko 10:00etan abiatuko dira Itziarko plazatik, eta hiru orduko iraupena izango du; 13:00etako bukatuko da.

Jarduera hauek Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten herrien biodibertsitatea ezagutzera ematea dute xede, eta horretarako Aranzadiko adituen laguntza izaten da urtero. Udazkeneko edizio hau Itziarko Lizarreta mendiaren bueltan egingo da eta inguruan ditugun onddoak bertatik bertara ezagutzea da irteeraren helburua.

Ekimena gaztelaniaz egingo da eta tokia mugatua izango da. Parte hartzeko izena eman behar da formulario honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide