AP-8 autobidean, Zarauzko Itxasmendi auzoaren parean, errei gehigarri bat irekitzeko lanak egiten ari da Bidegi, eta ostiral goizaldean egungo informazioa panelak kendu eta berriak jarriko dituzte. Hori horrela, Zestoa eta Zarautz arteko autobidearen zatia –Behobiarako noranzkoan– itxita egongo da 00:00etatik 04:00etara.
Bitarte horretan, ibilgailuak Zestoa-Zumaiako ordainlekutik irten beharko dute, eta GI-631 edo N-634 errepideak erabili beharko dituzte bideari jarraitzeko. Zarauzko ordainlekuan, berriro ere AP-8 autobidera sartzeko aukera izango dute.