A30 greba feminista orokorra

Azaroaren 30ean greba orokor feminista egitera deitu dute eskualdeko hamarnaka lagunek

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 19a, 14:00

Urola Kostako eragile feministak Zumaiako Kofradian elkartuta azaroaren 30eko grebara deitzeko. (Jabi Gonzalez Toston)

Urola Kostako eragile feministek antolatuta, ekitaldia egin dute Zumaiako Kofradian protestara deitzeko eta zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatzeko.

Urola Kosta osoko eragile feministek bat egin dute gaur eguerdian Zumaian azaroaren 30ean greba orokorrera deitzeko. Hala, hamarnaka lagun bildu dira Kofradian hileko azken egunean protesta egiteko beharraren arazoiak azaltzeko ekitaldian. Bertan, zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatu dute, haien hitzean, "egungo zaintza eredua guztiz pribatizatu dutelako". Horren ondorioz, "milaka eta milaka emakume baldintza onartezinetan" lanean ari direla salatu dute. Horregatik, ezinbesteko jo dute "bizitzaren zaintzaren egungo ordenamendu soziala eraldatzea".

Aldarriari sendotasuna emateko zaintza lanetan diharduten emakumeek zer nolako egoera bizi ditzuten ikusarazi dute. Haien hainbat testigantza ere irakurrita egin dute hori. Aurrez, Uxue Alkorta eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolari zarauztarrek bina bertso abestu dituzte emakumeen zaintza lanak hizpide hartuta. Bi bertsolariak izan dira, hain justu, ekitaldiari hasiera eman diotenak.

Ekitaldia amaitzeko, bestalde, bertaratu guztiek talde argazkia atera dute. Horrez gain, mokadutxoa jan bitartean Akaleiaren musikariaren zuzeneko akustikoaz gozatzeko aukera izan dute Kofradian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide