Mus txapelketarekin hasiko dituzte sansebastianak Elorriagan, eta txokolate beroarekin amaituko dute. Bien artean sabela betetzeko aukera bat baina gehiago, erromeria eta herri kirolak izango dituzte besteak beste.
Egitaraua
Urtarrilak 19, ostirala
- 22:00etan, mus txapelketa Lau-Haizeta elkartean. Izen ematea: bikoteko 20 euro. Irabazleek txapela eta 350 euro eramango ditu, bigarren sailkatuek garaikurra eta 200 euro, hirugarren sailkatuek 100 euro, eta laugarren sailkatuek ustekabekoa.
Urtarrilak 20, larunbata
- 11:00etan, meza.
- 12:00etan, herri kirolak. Mikel Larrañaga vs Ugaitz Mugerza zortzi kanaerdikotan, eta Mikel Lopetegi vs Xabat Olaizola sei harritara.
- 14:30ean, bazkaria Urberu sagardotegian Izer eta Alabier trikitilariek girotuta. Izenak emateko jatetxeko 943-19 92 37 telefonora deitu.
- Ondoren, kalejira auzora Izer eta Alabierrekin.
- Iluntzean, afaria Urberu sagardotegian, Mendaro eta Galaktikok girotuta. Izena emateko deitu 943-19 92 37 telefonora.
Urtarrilak 21, igandea
- 12:00etan, txakolin dastaketa Jagoba eta Maddalenek alaituta.
- 14:30ean, bertso bazkaria karpan Jon Maia eta Julio Sotorekin. Erreserba egiteko WhatsAppeko mezua bidali 680 63 31 75 zenbakira. Prezioa: 25 euro.
- Jarraian, erromeria Jagoba eta Maddalenekin.
- 18:00etan, txokolate beroa Lau-Haizeta elkartean festei amaiera emateko.