Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia hartuko du Zumaiak igandean

Juan Luis Romatet

Ontzien koloreekin jantziko da igandean Zumaiako itsasadarra (Juan Luis Romatet)

Bihar 9:30etik aurrera jokatuko dira batel estropadak Urolaren itsasadarrean.

Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da igande goizean Urolaren itsasadarrean. Goizeko 9:30ean hasiko dira ontziak lanean. Infantil, kadete, jubenil eta maila absolutoko kategorietan jokatuko dira estropadak.

Irteera eta helmuga puntua Arbustaingo arranpla parean kokatuko dute, eta kategoriaren arabera ziaboga itsasadarreko puntu desberdinetan emango dute. Hala, infantil eta kadete mailako batelek Talaipeko eskaileren parean emango dute buelta; jubenilek eta maila absolutokoek, berriz, bokalearen amaieran izango dute ziaboga.

Klaus batela uretaratuko du lehendabizikoz Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak herriko estropadan. Klaudia Egiraoren omenez jarri zioten izen hori ontziari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide