Kalitatezko enplegua sustatzeko partaidetza mahaia eratuko du UKUEk

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 6a, 09:00

Eskualdeko erakunde, enpresa zein eragileak batu nahi ditu UKUEk enpleguari bultzada emateko eta kalitatezko enplegua sustatzeko.

Eskualdean kalitatezko enplegua sustatze aldera, Urola Kostako Udal Elkarteak UKUE bi hausnarketa jardunaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehena otsailaren 16an egingo da, eta martxoaren 15ean bigarrena. Saio horiekin, enpleguaren alorreko ikuspegiak eta iritziak elkarbanatu nahi ditu UKUEk. "Helburua da bertaratzen diren eragileek Urola Kostan enpleguaren alorrean dituen ikuspegi, erronka eta desafioak zeintzuk diren adieraztea, erantzun beharreko behar nagusiak identifikatu ahal izateko".

Saioak aipatutako egunetan egingo dira, 12:00etatik 13:30era arte, udal elkarteak Zarautzen duen egoitzan, eta presentzialak izango dira. Enpleguari bultzada eman eta kalitatezko enplegua sustatu nahi duten eskualdeko erakunde, enpresa zein eragile guztiei dei egiten die UKUEk hausnarketa jardunaldietan parte hartzera, "guztien ideiak, proposamenak eta hausnarketak batuz, etorkizuneko ibilbide orria definitu eta marrazteko".

Saio hauetan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute 943-89 08 08 telefonora deituz, edo lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzita. Esteka honetan ere eman dezakete izena, zein egunetan bertaratuko diren zehaztuz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide