Zumaiarra da Getariako uretatik hilik ateratako gizonezkoa

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 22a, 22:30

Gurutz Gorriko kideak gorpuaren bila. (Utzitakoa)

Gaur arratsaldean gizonezko baten gorpua atzeman dute Getariako uretan, San Prudentzio parean, eta Gurutze Gorriko salbamenduko kideek atera dute gorpua uretatik. Eitb.eus-en argitaratutako informazioaren arabera, 42 urteko zumaiarra da gizonezkoa, eta “denboralearen biktima” izan da.

Gaur arratsaldean gizonezko baten gorpua atera dute Getariako uretatik. Bostak jotzeko zirela atzeman dute gorpua San Prudentzio parean, eta Gurutze Gorriko itsas salbamenduko kideak arduratu dira hura uretatik ateratzeaz. Eitb.eus-en argitaratutako informazioaren arabera, 42 urteko zumaiarra da gizonezkoa, eta “denboralearen biktima” izan da.

Ertzaintzak hedabide honi adierazi dionez, beraiek 16:55ean jaso dute abisua eta berehala bertaratu dira Getariako portura laguntzera, baina kasuaren ikerketa Guardia Zibilaren esku gelditu da, itsasoa haren eskuduntza delako. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide